Teknologiak eta bere integrazioak gero eta lotune handiagoa daukate kontsumo eraginkorrarekin eta erabilgarritasunarekin, inbertsioari ahalik eta etekin handiena ateratzeko asmoz.
BERRIKUNTZA + DINAMISMOAIrismenean eta inbertsioan zentzuzkoak diren irtenbideak eskaini nahi eta ahal ditugu: dinamikoak gara, eta berrikuntza sustatzen dugu, ingurune teknologikoak testuinguru hurbil bezain atseginak izan daitezen.
PROFESIONALA + BANAKAKOATeknologia eradaltzailea eta atsegina izan behar da. Adituak gara helburu hori lortzen. Tresna onenak eskaini eta etekina ateratzen irakasten dizugu. Integrazio eta aholkularitza egokiaren bidez, zure negoziorako baliabide erabilgarri eta errentagarriena izango da egindako inbertsioa.
Gure teknikari adituek instalazio profesionalean, saldu ostean eta artapenean eskainitako zerbitzuak, era guztietako aholkularitza kontuan hartuta.
Honako hauxe eskaintzen dute gure Zerbitzu Teknikoek: instalazioen aurrediseinua, planimetria, ekipamenduen integrazio eta instalazio profesionalak, saldu osteko zerbitzua eta artapen integrala, gure bulegoetan nahiz bezeroek aukeratutako lekuan.
VisionTech4Life proiektuaren helburua, Europar Batasunak kofinantzatua, aurkako ingurunetan (ibaiak, obra zibilak, araztegiak eta abar) ingurumen-kontroleko sistema bat garatzea izan da. Erabi, diseinu, programazio eta integrazio zereginetan, Fulcrum ingeniaritza eta Deustuko Unibertsitatea (DeustoTech) izan dira proiektuaren arduradunak. Proiektua egin den bitartean Hardware nahiz Software eremuak landu dira, adibidez Internet of Things, integratutako sistemak edo sentsorika aurreratua (atmosferaren, gasen eta uren parametroen neurketa).
Proiektuan zehar hainbat landa-pilotu diseinatu eta instalatu dira, adibidez Ermuko saihesbideko obrak, Cogersaren (Asturias) instalazioak edo Villaperezeko (Asturias) hondakin-uren araztegia. Ingurunearen eta betekizunen arabera neurrira egindako soluzioak garatu dira, ekipamendu autonomoak, artatu gabeak, haririk gabeak eta urrunetik birprogramagarriak erabiliz. Azken produktua nazioarteko hainbat azokatan aurkeztu da, adibidez Smart City Congress Bartzelonan edo IFAT Munichen.
· IoT
· Sentsorik—a
· Ingurumen-kontrola
· Big Data
· Integratutako sistemak
· Ad hoc soluzioak
· Smart Cities
· Hardware eta software librea