Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

KAIXO, ERABI GARA

 
ERABI, AGENTE DIGITALIZATZAILE GISA ZIURTATUA

ERABI, AGENTE DIGITALIZATZAILE GISA ZIURTATUA

Proiektu teknologiko aurreratuak diseinatzen eta martxan jartzen ditugu @Erabin, enpresa eta erakundeei komunikazioa errazten dieten proiektuak. Gure bezeroei soluzio horiek baliatzeko aukera errazteko, Kit Digital laguntza-lerroko #agentedigitalizador agente digitalizatzaile gisa akreditatu gara. 2 digitalizazio-lerro eskaintzen ditugu:

  1. Urruneko lankidetza-sistemak beren urruneko komunikazio digitala hobetzeko interesa duten enpresentzat. Konferentzia-soluzio unibertsal, agnostiko eta gardenak bilera-aretoetarako eta lankidetza- eta prestakuntza-geletarako, bideo-, audio- eta datu-sistemek osatutakoak.
  2. Kartel digitalak enpresentzat, ikastetxeentzat eta erakundeentzat. Barne- eta kanpo-komunikazioa hobetzen duten berehalako inpaktuko komunikazio digitaleko sistemak, monitore profesionalek bideratutakoak, softwareko lizentziekin eta CMS zerbitzari egokian integratuta egonik, sistema horiek kudeatzeko eta urrunetik kontrolatzeko.

Gure webgunean sartu zaitezke: www.kitdigitalerabi.es eta gure lankidetza eskatu agente gisa Acelerapyme webgunean

Jarri zaitez gurekin harremanetan eta zure enpresaren premietara gehien egokitzen den erantzunari buruzko aholkularitza emango dizugu.

Erabi, digitalizazio-soluzioak Kit Digital ekimenarekin: Bideokonferentzia-sistemak eta kartel digitalak egiteko sistemak

  • 2022eko ekaina
  • Acelerapyme
  • ERABI, AGENTE DIGITALIZATZAILE GISA ZIURTATUA

WE ARE TECHNOLOGY ADDICTS

ERAGINKORTASUNA + TEKNOLOGIA

Teknologiak eta bere integrazioak gero eta lotune handiagoa daukate kontsumo eraginkorrarekin eta erabilgarritasunarekin, inbertsioari ahalik eta etekin handiena ateratzeko asmoz.

BERRIKUNTZA + DINAMISMOA

Irismenean eta inbertsioan zentzuzkoak diren irtenbideak eskaini nahi eta ahal ditugu: dinamikoak gara, eta berrikuntza sustatzen dugu, ingurune teknologikoak testuinguru hurbil bezain atseginak izan daitezen.

PROFESIONALA + BANAKAKOA

Teknologia eradaltzailea eta atsegina izan behar da. Adituak gara helburu hori lortzen. Tresna onenak eskaini eta etekina ateratzen irakasten dizugu. Integrazio eta aholkularitza egokiaren bidez, zure negoziorako baliabide erabilgarri eta errentagarriena izango da egindako inbertsioa.

WE CRAFT THE BEST SOLUTIONS

Arlo Komertzial eta Administratiboa
IBAN AGUIRRE Sortzailekidea

ERABIko talde sustatzailearen sendotasuna eta kohesioa da, eta esperientzia zabala dauka teknologietako komertzial moduan nahiz erabakiak hartzen laguntzeko orduan .

Zerbitzu Teknikoa
JORGE DOMINGO Sortzailekidea

ERABIko motor teknikoa da. Diziplina anitzekoa da, eta goi-mailako ziurtagiri teknikoak ditu teknologiak integratzeko estandarretan.

Saldu Aurretiko Ingeniaritza
ENEKO ELORRIAGA Sortzailekidea

Talde sustatzaileko bultzagarri dinamikoa da, eta saldu aurretiko zerbitzua zein aholkularitza eskaintzen ditu teknologietako era guztietako proiektuetan.

"EZ DAGO ITZALIK; IKUSTEN EZ DUZUN ARGIA DA ITZALA"

Henri Barbusse (1873-1935)

EGITEN DUGUNA

ARTAPENERAKO ZERBITZU AURRERATUAK

Gure teknikari adituek instalazio profesionalean, saldu ostean eta artapenean eskainitako zerbitzuak, era guztietako aholkularitza kontuan hartuta.

Honako hauxe eskaintzen dute gure Zerbitzu Teknikoek: instalazioen aurrediseinua, planimetria, ekipamenduen integrazio eta instalazio profesionalak, saldu osteko zerbitzua eta artapen integrala, gure bulegoetan nahiz bezeroek aukeratutako lekuan.

PARTNERS

MEMBERS

KASU ARRAKASTATSUAK

VISIONTECH4LIFE

VisionTech4Life proiektuaren helburua, Europar Batasunak kofinantzatua, aurkako ingurunetan (ibaiak, obra zibilak, araztegiak eta abar) ingurumen-kontroleko sistema bat garatzea izan da. Erabi, diseinu, programazio eta integrazio zereginetan, Fulcrum ingeniaritza eta Deustuko Unibertsitatea (DeustoTech) izan dira proiektuaren arduradunak. Proiektua egin den bitartean Hardware nahiz Software eremuak landu dira, adibidez Internet of Things, integratutako sistemak edo sentsorika aurreratua (atmosferaren, gasen eta uren parametroen neurketa).

Proiektuan zehar hainbat landa-pilotu diseinatu eta instalatu dira, adibidez Ermuko saihesbideko obrak, Cogersaren (Asturias) instalazioak edo Villaperezeko (Asturias) hondakin-uren araztegia. Ingurunearen eta betekizunen arabera neurrira egindako soluzioak garatu dira, ekipamendu autonomoak, artatu gabeak, haririk gabeak eta urrunetik birprogramagarriak erabiliz. Azken produktua nazioarteko hainbat azokatan aurkeztu da, adibidez Smart City Congress Bartzelonan edo IFAT Munichen.

· IoT

· Sentsorik—a

· Ingurumen-kontrola

· Big Data

· Integratutako sistemak

· Ad hoc soluzioak

· Smart Cities

· Hardware eta software librea

GET INTOUCH WITH US

Ignazio Zuloaga Margolariaren kalea 11 Zorrotzaurre, 48014 Bilbao

+ 34 944 420 432